2022·04·21
Apirilaren 29tik ekainaren 16ra bitartean luzatuko da Alegiako Kultura batzordeak antolaturiko Udaberriko Kultur Egitaraua. Musika, hitzaldiak, mendi irteerak, tailerrak, irakurle taldearen saioa, Langaurre Eguna… Askotariko ekintzak antolatu dira ohi bezala, adin guztietako herritarrei zuzenduak.
Lehen ekitaldia Alaitz Artola amezketarraren kontzertua izango da. Apirilaren 29an, ostirala, izango da emanaldia 22:00etan zinean eta kontzertu horretarako sarrerak apirilaren 25ean, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean 6 euroan.
Ekitaldi bakoitzaren inguruko informazio zehatza emango du Udalak datak hurbildu ahala. Dena den, Udal webguneko agendan eta Alegia APP aplikazioan ere eskura izango duzue egitarau osoa. Jarraian dituzue ekintza guztiak aletuta:
Apirilak 29, ostirala
Alaitz Artolaren kontzertua.
22:00etan zinean.
Maiatzak 3, asteartea
Hitzaldia: ‘Etorkizuneko basogintza. Zer egin Alegiako herri lur eta basoekin?’
Errez kooperatibaren eskutik.
18:30ean kultur etxean.
Maiatzak 10, asteartea
Hitzaldia: ‘Sendabelarrek dakitena’.
Garbiñe Larrearen liburu aurkezpena.
18:30ean kultur etxean.
Maiatzak 22, igandea
Mendi irteera Langaurrera eta habia etxeak egiten ikasteko Txoribox tailerra.
11:00etatik 13:00era.
Maiatzaren 23tik ekainaren 22ra
Sendabelarren tailerra.
Astelehenetan eta asteazkenetan 17:00-19:30.
Izena ematea maiatzaren 9tik 20ra kultur etxean.
Maiatzak 28, larunbata
Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa.
Maiatzak 29, igandea
Langaurre Eguna.
Ekainak 3, ostirala
Eskolako festa.
Ekainak 10, ostirala
Sutarri dantza taldearen emanaldia.
22:00 Elorri pilotalekuan.
Ekainak 16, osteguna
Irakurle taldea: ‘Begoñaren itzalpean’. (Elkar, 2016).
Jose Inazio Basterretxea Polo.
18:00etan liburutegian.