Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Erregional eta jubenil mutilak eta gorengo zein infantil mailetako neskak izango dira etxean ariko direnak

2022·04·27


Intxurreko futbolrien lau partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Erregional mutilek igoera faseko partida izango dute Vasconiaren aurka 17:45ean. Gorengo mailako neskek kopako hitzordua dute eta Mutrikuren bisita izango dute 15:30ean. Jubenil mutilak ere txapelketa bera ari dira jokatzen eta Osatadarren aurka jokatuko dute 11:00etan. Azkenik, infantil mailako neskek, Billabonaren aurka jokatuko dute kopan 9:15ean.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, kadete mutilek igoera faseko hitzordua dute Gure Txokoaren zelaian igandean 17:00etan eta infantil mutilek kopako partida jokatuko dute larunbatean 10:15ean Idiazabalen.