Web edukia bistaratu
Kultur etxean eman daiteke izena eta azken eguna maiatzaren 5a, osteguna, izango da
2022·04·28
Maiatzaren 8an Herri Urrats festa ospatuko da Senperen. Galtzaundi Euskara Taldeak bertara joateko autobusa antolatu du. Autobus hori goizeko 9:30ean abiatuko da Bideberrietan Tolosa alderako norantzan dagoen autobus geralekutik eta itzulera 19:30ean izango da Senperen. Kultur etxean eman beharko da izena maiatzaren 5a, osteguna, baino lehen eta 13 euroko prezioa izango du, 11 euro Atariakideentzat.