Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Laso jada sailkatuta eta Rezusta aukerarik gabe, alegiarrarentzat edo lizartzarrarentzat izango da bigarren txartela

2022·05·04


Iñaki Artolak buruz buruko pilota txapelketako finalerdietan sartzeko txartela izango du jokoan igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan Erik Jakaren aurka. Alegiarrak 22 eta 13 irabazi zion Rezustari ostiralean Oiartzunen eta azken jardunaldira bizirik iritsi da. Erik Jakak 22 eta 5 galdu zuen Lasoren aurka eta horrenbestean, Artolak eta Jakak jokatuko duten partidako irabazlearentat izango da finalerdietarako multzoko bigarren txartela. Laso jada sailkatuta dago eta Rezusta berriz, aukerarik gabe.

Bi zati oso ezberdin izan  zituen ostiralean Artolak eta Rezustak jokatu zuten partidak. Lehenengoan Rezustak gehiago agindu zuen eta Artolak defentsa lanean jardun behar izan zuen. 12 eta 7 atzetik iritsi zen alegiarra lehen atsedenaldira eta handik aurrera, Artolak sakearekin gehiago asmatu zuen eta jokoaren ekimena hartu zuen. Horren lekuko, egin zuen 15 eta 1eko partziala. Azkenerako garaipena lortu eta azken jardunaldira sailkatzeko aukerekin iritsi da alegiarra.

Intxurrekoen partidak

Ostiralean Intxurreko pilotarien hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:30eran hasita. Hemen zerrenda:

Maiatzak 6, ostirala, 18:30ean hasita:

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa

-Gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Collado (Intxurre)-Goikoetxea (Tolosa).

-Gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Onsalo (Intxurre)-Balerdi (Zazpi Iturri).

-Gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Agirre (Intxurre)-Arruti (Añorga).