Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gure Txokoaren aurka 1 eta 3 irabazita lortu dute igoera hiru jardunaldiren faltan

2022·05·04


Intxurreko gizonezkoen kadete mailako taldeak ohorezko mailarako igoera lortu zuen asteburuan. Gure Txokoaren zelaian 1 eta 3 irabazi zuten alegiarrek eta hiru jardunaldiren faltan, mailaz igotzea lortu dute. Azken hiru partida horiek jokatu ostean, lehen mailako txapelduna erabakitzeko kanporaketak izango dituzte. Larunbatean Beasainen aurka ariko dira etxean. Zorionak!!

Jubenil mutilek bigarren amaitu dute kopako multzoa Ostadarren aurka bana berdinduta. Larunbatean 15:30ean Mundaizen aurka final zortzirenetako kanporaketa jokatuko dute Elorrin.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, erregional mutilek Mariñoren zelaian jokatuko dute larunbatean 17:30ean. Iragan astean 3 eta 0 irabazi zioten Vasconiari igoera fasean eta zazpigarren postuan daude 16 punturekin. Infantil mailako bi taldeak ere etxetik kanpo ariko dira. Mutilek 0 eta 1 irabazi zuten Idiazabalen kopan eta multzoko lidertzan dira larunbatean 10:15ean Urolaren zelaian jokatu aurretik. Neskek 1 eta 3 galdu zuten Billabonaren aurka, hauek ere kopan eta larunbatean 10:00etan Goierri Gorri Aren zelaian ariko dira Beasainen, sailkapeneko bosgarrenaren eta seigarrenaren arteko partidan.

Denboraldia amaitu dutenak gorengo mailako neskak dira. Kopako azken partida 3 eta 6 galdu zuten Mutrikuren aurka eta seigarren postuan amaitu dute.