Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Hervas herrian kontzertu bat emanez eta bost eguneko bidaia batekin ospatu du abesbatzak 62. urteurrena

2022·05·04


Txintxarri abesbatzak 62. urteurrena ospatzeko bidaia bat egin zuen apirilaren 20tik 24ra Caceresera (Espainia). Pandemiak 60. urtemuga ospatzea ekidin ostean, bi urteko atzerapenarekin egin dute bidaia. Apirilaren 22an Caceresko Hervas herrian kontzertua eskaini zuten eta pozik agertu dira abesbatzakoak jasotako harrerarekin. Zutik agurtu zuten ikusleek abesbatza eta azken kantua bertako abesbatzarekin abestu zuten. Gainontzeko egunak Caceresko eta Salamancako (Espainia) hainbat herri eta hiri bisitatzeko baliatu zituzten espedizioko kideek.