Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Argitaratu berri duen liburuaren inguruan ere ariko da naturopata urnietarra 18:30etik aurrera

2022·05·05


Garbiñe Larreak ‘Sendabelarrek dakitena’ hitzaldia eskainiko du datorren maiatzaren 10ean, asteartea, 18:30etik aurrera kultur etxean. Udaberriko kultur egitarauaren baitan kokatzen den ekitaldia da eta bi zatitan banaturiko hitzaldia entzun ahal izango dute bertaratzen direnek. Lehenik, Larreak berak hitzaldiaren izenburu berarekin argitaratu duen liburuaren nondik norakoak ezagutu ahal izango dira. Bigarren zatian berriz, gure inguruan aurki ditzakegun sendabelarrei buruz ariko da Larrea. Hitzaldian parte hartzen duten herritarrek beraien ekarpenak egiteko aukera ere izango dute.