Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Sara Letamendiak emango duen ikastaroaren saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 17:00etatik 19:30era kultur etxean

2022·05·06


Alegiako Udalak eta Cebancek antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin sendabelarren inguruko tailer bat eskainiko da Alegian maiatzaren 23tik ekainaren 15era. Sendabelarren inguruan interesa duten herritarrek astelehenetan eta asteazkenetan izango dituzte saioak 17:00etatik 19:30era kultur etxean. Sara Letamendia izango da tailerreko irakaslea eta izena emateko epea maiatzaren 9tik 20ra bitartean egongo da zabalik.