Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Autobusa antolatzea pentsatzen ari dira eta interesatuek taldearekin harremanetan jarri behar dute posta elektronikoz edo Instagram bidez

2022·05·09


Elorri Aldapak kopako finalerdia jokatuko du larunbatean Arrasateko Musakola polikiroldegian 16:15ean hasita Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka. Iragan larunbatean asko sufritu behar izan zuten Elgoibarko Modelos Modelberri taldea kanporatzeko. Joaneko partidan lortutako hiru puntuko errentari esker lortu zuten sailkapena alegiarrek. Itzulerakoa 55 eta 57 galdu zuten baina puntu bakarreko alde horrengatik bada ere, aurrera egitea lortu dute eta finalerdietan dira. Azken jabetza Elgoibarkoena izan zen baina alegiarrek defentsa lan bikaina egin zuten eta aurkarien saskiratzea ekidin zuten. Finalerdia partida bakarrera jokatuko da.

Taldeko kideek eskerrak eman nahi dizkiete zaleei. Larunbatean asko izan ziren Elorri pilotalekura hurbildu ziren zaleak eta etengabe taldea animatzen aritu ziren, kanporaketa ihes egiteko arriskuan izan zenean taldea bultzatuz.

Autobusa Arrasatera

Elorri Aldapak autobus bat jarri nahi du larunbatean Arrasatera joan nahi duten zaleentzat. Gauzak horrela, partidara autobusez joan nahiko luketen zaleei taldearekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie. Elorri Aldaparen Instagram kontuaren bidez edo elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzita jarri daitezke taldearekin harremanetan zale horiek.