Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Maiatzaren 20a eta 24a izango dira izena emateko azken egunak, hurrenez hurren eta kultur etxean edo webgunean eman beharko da

2022·05·09


Udaberriko kultur egitarauaren baitako bi ekintzetan parte hartu ahal izateko izena emateko epea zabaldu du Kultura batzordeak. Maiatzaren 22an Langaurrera mendi irteera bat egingo da eta ondoren txori habiak egiten ikasteko Txoribox tailerra eskainiko da bertan, 11:00etatik 13:00era. Tailerrean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 20ra bitartean eman beharko dute izena.

Maiatzaren 29an, igandea, Langaurre Eguna ospatuko da bestetik. Bertan parte hartu nahi dutenek ere izena eman beharko dute. Norberak bere bazkaria eraman beharko du eta antolakuntzatik oinez igotzeko deia egiten da, ahalik eta ibilgailu gutxien mugitzeko. Hori dela eta, antolakuntzak bazkaria igotzeko zerbitzua eskainiko du eta zerbitzuaz baliatu nahi dutenek, izena ematerako orduan zehaztu beharko dute. Langaurre Egunean parte hartzeko izena emateko azken eguna maiatzaren 24a izango da.

Ekintzetan izena emateko bi modu dituzte herritarrek. Alde batetik, kultur etxera joan daitezke 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. Bestetik, webgune honetan ekintzetan izena emateko prestatu den atala ere erabili daiteke, lotura honen bidez. Bertan aurkituko dituzue izena emateko formularioak eta horiek betetzea besterik ez duzue izango.