Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
19:00etan hasiko da udal aretoan eta Aitor Onaindia eta Eneko Iturbe izango dira hizlariak

2022·05·10


Maiatzaren 13an, ostirala, hostozabal zuhaitzez osaturiko basoen kudeaketaren inguruko hitzaldi bat eskainiko da Olaberriako udal aretoan 19:00etatik aurrera. Era honetako basoak ugaritzen ari dira gure inguruan eta maiatzaren 3an Errez Kooperatibak Alegian eskaini zuen hitzaldian herritar ugarik parte hartu zuenez, gaia gertutik jarraitzen ari direnen interesekoa izan daiteke hitzaldi hau ere. Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa den Aitor Onaindia Gipuzkoako Baso Elkarteko kide den Eneko Iturbe izango dira hizlariak eta baso horien kudeaketaren oinarrien inguruan ariko dira luze eta zabal.