Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Partidaren zati handi batean aurretik izan zen alegiarra eta azken sakea ere berak izan zuen, baina ez zuen partida irabazterik lortu

2022·05·11


Iñaki Artolak amaitu du aurtengo buruz buruko txapelketako ibilia. Igandean final laurdenetako ligaxkako azken partida jokatu zuen Erik Jakaren aurka eta lizartzarrak 22 eta 21 irabazi zuen. Partida horretako irabazleak ziurtatuta zuen finalerdietarako txartela eta galtzaileak bazekien etxerako bidea hartu beharko zuela. Partida oso gogorra izan zen eta Iñaki Artola aurkaria baino gehiago izan zen hainbat unetan. 18 eta 15 ere aurreratu zen baina bigarren atsedenalditik bueltan, Jakak buelta eman zion egoerari eta 21 eta 19 aurretik jarri zen. Artolak partida berdintzea lortu zuen eta berak izan zuen sakea azken tantoan. Azkenerako ordea, Jakarentzat izan zen tanto erabakigarria.

Intxurrekoen partidak

Ostegunean eta ostiralean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Hemen zerrenda:

Maiatzak 12, osteguna, 19:00etan hasita:

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa

-Gizonezkoen kadeteen lehen maila: Murua (Intxurre)-Goñi (Mundarro).

-Gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Otegi (Intxurre)-Plazaola (Zazi Iturri).

Maiatzak 13, ostirala, 18:30ean hasita:

Gipuzkoako binakako txapelketa

-Gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Gure Txeru.

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa

-Gizonezkoen nagusien lehen maila: Zubeldia (Intxurre)-De La Torre (Alde Zaharra).

Horrekin batera, Alegia Gipuzkoako herriarteko txapelketa jokatzen hasiko da asteburuan. Andoainen aurka ariko dira alegiarrak eta final zortzirenetako joaneko partidak ostiralean 19:30ean jokatuko dira Andoainen. Itzulerakoak datorren astean jokatuko dira Alegian.