Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Joanekoan 2 eta 1 galdu zuten eta final laurdenetan izateko kanporaketa irauli beharko dute

2022·05·18


Alegiak Herriarteko txapelketako final zortzirenetako itzulerako partidak jokatuko ditu ostiralean 19:00etan Elorri pilotalekuan Andoainen aurka. Iragan astean jokaturiko joaneko partidetan 2 eta 1 galdu zuten alegiarrek eta etzi egoerari buelta eman beharko diote final laurdenetara sailkatu ahal izateko. Kadeteen eta jubenilen partidetan Andoainek lortu zuen garaipena eta nagusien mailako puntua eskuratu zuten alegiarrek.

Herriarteko txapelketako partiden aurretik, Intxurreko bigarren mailako alebinek partida bat jokatuko dute Elorrin bertan, 18:05ean, Mundarroko bikotearen aurka.

Iñaki Artola lau t’erdiko San Fermin torneoan

Iñaki Artolak lau t’erdiko San Fermin torneoko atarikoa jokatuko du igandean Zumaian Joanes Bakaikoaren aurka. Buruz buruko txapelketaren ostean, hauxe izango du alegiarrak udako torneoen atarian jokatuko duen hurrengo txapelketa. 2019an finala jokatu zuen Artolak Altunaren aurka.