Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Interesatuek maiatzaren 27a baino lehen bidali behar dituzte kurrikulumak eta zein ekintzatan interesatuta dauden zehaztu

2022·05·18


Alegiako Udalak haurrentzako ekintzak egingo ditu uztailean zehar eta ekintza horietan begirale modura aritzeko jendea kontratatuko da. Alde batetik, udaleko irekiak egingo dira eta bestetik kirol udalekuak. Bi kasuetan, bina txanda eskainiko dira. Lehena uztailaren 1etik 14ra eta bigarrena uztailaren 18tik 29ra.

Begirale lanetan aritzeko interesa dutenek maiatzaren 27a baino lehen bidali behar dituzte kurrikulumak eta zein ekintzatan aritu nahiko luketen zehaztu beharko dute. Kurrikulumak kultura@alegia.eus helbidera bidali daitezke edo kultur etxean entregatu.

Informazio gehiagorako, aipatu helbidera idatzi daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu daiteke.