Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Irailaren 30era bitartean egin ahal izango dira eskaerak eta guztira 3,3 milioi euro banatuko dira

2022·05·20


 

Eusko Jaurlaritzak zabalik du merkataritza eta ostalaritza lokalak modernizatzeko diru laguntza lerro bat. Oinarri hauen xedea da laguntzak xedatu eta emateko araudia ezartzea, 2022ko ekitaldian, EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak eta merkataritza-azpiegiturak eta -ekipamenduak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.

Helburu horrekin bat, merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zerbitzu-establezimenduak modernizatzeko inbertsioak sustatuko dira, ekipamenduak, obra zibila, altzariak eta ekipamendu informatikoa eta digitala finantzatuz. Guztira 3,3 milioi euro bideratuko dira eta laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 30a izango da.

Informazio gehiago lotura honetan.