Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Alegiarrek 69 eta 63 galdu zuten Mondragon Unibertsitatea Bren aurka zaleen babes faltarik izan ez zuten partidan

2022·05·23


Elorri Aldapak laugarren postuan amaitu du hirugarren mailako gizonezkoen Gipuzkoako kopa. Alegiarrek 69 eta 63 galdu zuten larunbatean Mondragon Unibertsitatea Bren aurka hirugarren eta laugarren postua zehazteko partidan. Laugarren amaitu dute eta mailaz igotzeko eskubidea lehen hirurek zutenez, ez dute lortu igoera hori.

Lehen laurden orekatu baten ostean, bigarren laurdenean tartetxoa zabaldu zuten Arrasatekoek. Hirugarren laurdenean alegiarrek 15 eta 28ko partziala egin zuten eta azken laurdenari markagailuan aurretik zioten. Azkenerako ordea, amore eman behar izan zuten eta 69 eta 63 amaitu zen partida.

Taldeak eskerrak eman nahi dizkie larunbatean Arrasatera joan ziren zaleei eta baita urte osoan babesa eskaini dietenei ere. Denboraldia amaituta, egindakoa aztertu, hausnartu eta aurrera begira zer egin zehazteko garaia etorriko da orain Elorri Aldaparentzat. Jokalariek behintzat, ondo merezitako atsedena izango dute.