Web edukia bistaratu
Alegiatik 9:50ean abiatuko da eta interesatuek kultur etxean eman ahal izango dute izena
2022·05·23
Maiatzaren 29an Bilbon Bizkaiko ikastolen alde ospatuko den Ibilaldia festara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik. Alegiatik 9:50ean abiatuko da autobusa eta itzulerakoa 18:30ean aterako da Bilbotik. Autobus horretan joan nahi dutenek kultur etxean erosi ditzakete txartelak. 15 euroko prezioa izango du eta Atariakideek eta Galtzaundikideek 13 euro ordaindu beharko dituzte.