2022·05·25
Alegiak lehen kanporaketan esan dio agur Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketari. Andoainen aurka final zortzirenetako itzulerako partidak jokatu zituzten alegiarrek ostiralean Elorri pilotalekuan eta 1 eta 2 galdu zuten. Kadeteen eta jubenilen partidetan Andoain nagusi izan zen eta Alegiak nagusien mailakoa irabazi zuen. Orotara, kanporaketan jokatu diren sei partidetatik bi irabazi ditu Alegiak eta ondorioz, txapelketatik kanpo geratu da.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek asteburuan Elorri pilotalekuan jokatuko dituzten partiden zerrenda:
Maiatzak 27, ostirala, 19:15ean
Gipuzkoako binakako txapelketa
-Gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Ataun.
Iñaki Artola, Agirreren aurka
Iñaki Artolak lau t’erdiko San Fermin torneoa jokatuko du. Igandean 22 eta 11 irabazi zion Bakaikoari atarikoan eta torneoko lehen aurkaria Asier Agirre izango du. Alegiarraren eta nafarraren arteko partida hori larunbatean jokatuko da Zubirin.