Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Bertara joateko autobusa antolatu da eta izena emateko epea zabaldu du taldeak

2022·05·31


Intxurreko gizonezkoen kadete mailako taldeak lehen mailako finala jokatuko du larunbatean 11:00etan Martutenen Oriokoren aurka. Alegiarrek finalerdia jokatu zuten larunbatean Elorri zelaian Trintxerperen aurka eta partida lehiatua izan bazen ere, azkenerako garaipena etxean geratu zen 2 eta 1eko emaitzarekin. Finalean aurkari izango duten Oriokok berriz, Antigua Luberri kanporatu zuen finalerdietan 1 eta 0.

Finalera joateko autobus bat antolatu da. Larunbatean 9:10ean abiatuko da Intxurre elkartearen paretik. Bertan joan nahi dutenek intxurrefutbola@gmail.com helbidera idatzi dezakete edo 617 962 502 telefonora deitu dezakete.

Infantil mutilek berriz agur esan diote kopari Gure Txokaren aurka final laurdenetan 3 eta 5 galdu ostean.