Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Interesatuek ekainaren 6tik 17ra eman behar dute izena kultur etxean edo webgune honetan

2022·06·03


Ekainaren 21ean, asteartea, ‘Suak Harrotuz’ kale ikuskizuna eskainiko da Alegian. 17:00etatik 19:30era bitartean sei txanda eskainiko dira orduerdiro hasita. Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balioan jartzeko ibilbide antzeztua eskaintzen du Zumardia elkartearen eskutik datorren ikuskizunak.

Ekintza horretan parte hartu nahi dutenek ekainaren 6tik 17ra bitartean eman ahal izango dute izena. Kultur etxera joanda edo lotura honetan bertan eman daiteke izena, zein txandatan parte hartuko den zehaztuz.