Web edukia bistaratu
Ekainaren 27a izango da izena emateko azken eguna eta bost urtetik gorakoei zuzenduta dago
2022·06·06
Sutarri dantza taldeak zabalik du gaurtik 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea. Bost urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena, 2017tik aurrera jaiotakoek, eta ekainaren 27a, astelehena izango da azken eguna. Izena emateko kultur etxean bete daiteke eskaera edo 616 64 84 13 zenbakira whatsapp mezu bat bidali daiteke izena emateko orria eskatuz. Inguruko herrietako gaztetxoek ere badute izena emateko aukera.