Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Giro ederrean jokaturiko finala izan zen eta Alegiatik 150 zale baino gehiago joan ziren

2022·06·06


Intxurreko kadete mailako mutilen taldeak ezin izan du lehen mailako txapeldunaren garaikurra lortu. Iragan larunbatean maila horretako txapelduna erabakitzeko finala jokatu zuten Oriokoren aurka Andoainen eta 2 eta 1 galdu zuten. Irabazten hasi ziren alegiarrak baia aurkariak markagailuari buelta ematea lortu zuen eta azkenerako, galdu egin zuten.

Dena den, sekulako denboraldia osatu du taldeak. Lehen fasean nagusi izan ziren eta igoera fasean ere erraz lortu dute ohorezko mailarako igoera. Intxurre taldeak eskerrak eman nahi dizkie taldea animatzera joan ziren 150 zaleei. Kiroltasun osoz eta oso giro onean jokaturiko finala izan zela adierazi dute.