Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Uztailaren 15ean izango da eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartu dezakete parte

2022·06·06


Uztailaren 14tik 17ra egingo diren Alegiako festen barruan, uztailaren 15ean haurrentzako play-backa egingo da. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartu dezakete parte eta bakarka zein taldeka aritu ahal izango da, taldeen kasuan kide kopuru mugarik gabe. Izena emateko epea zabalik dago. Kultur etxean eman behar da eta ekainaren 20a, astelehena, izango da azken eguna. Izena ematerakoan aukeraturiko abestia zein den zehaztu beharko dute parte hartzaileek izena emateko orrian eta gehienez bi abestirekin hartu ahal izango dute parte. Hautaturiko abestia uztailaren 1ean entregatu beharko da kultur etxean, CD batean. Ensaiatzeko lekua parte hartzaile bakoitzak bilatu beharko du.

Sari banaketa emanaldiaren egunean bertan egingo da. Festa batzordeko kideek osatuko dute emanaldia eta kontuan hartuko diren irizpideen artean daude abestia euskaraz izatea eta originaltasuna.

Informazio gehiagorako kultur etxera jo daiteke, 943 65 46 98 telefonora deitu edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi.