Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
11:30ean hasiko da eta ondoren hamaiketakoa eskainiko zaie parte hartzaileei

2022·06·07


Alegiako jubilatu eta pentsionisten elkarteak urteko batzarra egingo du larunbatean, ekainak 11. 2021eko kontuen balantzearen irakurketa egingo da lehenik eta ondoren, urte berean egindako ekintzen berri emango da. Azkenik, galdera eta eskaeren txanda izango da. Ahalik eta asistentziarik handiena eskatzen da eta amaieran hamaiketakoa eskainiko da.