Web edukia bistaratu
Alegiatik 9:50ean abiatuko da eta interesatuek kultur etxean eman ahal izango dute izena
2022·06·09
Ekainaren 19an Gasteizen Arabako ikastolen alde ospatuko den ‘Araba Euskaraz’ festara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik. Alegiatik 9:50ean abiatuko da autobusa eta itzulerakoa 19:30ean aterako da Gasteiztik. Autobus horretan joan nahi dutenek kultur etxean erosi ditzakete txartelak. 15 euroko prezioa izango du eta Atariakideek eta Galtzaundikideek 13 euro ordaindu beharko dituzte.