Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Izena emateko azken eguna ekainaren 16a izango da eta interesatuek gizarte zerbitzuetara jo beharko dute

2022·06·10


Alegiako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean adinekoentzako pintura eta dantza saioak antolatu dituzte ekainaren 20rako eta 21erako. Ekintza horien helburua aipatu jarduera garatzeaz gain, adinekoen arteko harremanak sustatzea da. Ekainaren 20an, astelehena, pintura saio bat izango da kultur etxean 10:00etatik 11:00etara. Ekainaren 21ean, asteartea, dantza saio bat izango da 12:30etik 13:30era, hori ere kultur etxean. Bi jarduerak hasiberrientzako mailetara egokituak izango dira.

Izena eman nahi dutenek gizarte zerbitzuen bulegora joan beharko dute eta izena emateko azken eguna ekainaren 16a, osteguna izango da. Jarduera bakoitzak 6 euroko prezioa izango du.