Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Izena emateko azken eguna ekainaren 17a izango da eta sei euroko prezioa izango du

2022·06·13


Intxurrek antolatuta Udako Pilota Eskola izango da 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Ekaineko azken astean ekingo zaio ekimenari eta uztaila osoan luzatuko da. Astean egun batez izango dira saioak eta irakasleak Intxurre pilota taldeko kideak izango dira. Pilota eskolan aritu nahi dutenek izena eman behar dute ekainaren 17a baino lehen. Horretarako mezu bat bidali beharko dute udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera ondoko datuekin:

-Izen abizenak:

-Adina:

-Ikasturtea:

-Harremanetarako telefonoa:

-Posta elektronikoa:

Behin izena emateko epea itxita, parte hartzaileen gurasoekin harremanetan jarriko dira antolatzaileak xehetasun guztiak emateko. Informazio gehiago nahi duenak ere aipatu helbidera idatzi dezake. Pilota eskolan parte hartzeak sei euroko prezioa izango du.