Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Hilerrira oinez edo ibilgailuekin joateko Altzoko errepidea erabili beharko da

2022·06·13


Beistin auzoan gaur hasi eta datozen asteetan egingo diren lanak direla eta, auzotik hilerrira doan oinezkoen bidea itxita egongo da lanek irauten duten bitartean. Auzoaren goiko aldeko harri-lubetan egin behar dituzte lanak eta puntu horretara ezingo da ez oinez, ez ibilgailuekin sartu.

Horrenbestean, Beistin auzotik hilerrira joateko bide bakarra Altzoko errepidekoa izango da.

Lanak amaitzean bide horiek normaltasunez erabili ahal izango dira.

Barkatu eragozpenak.