Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Urte amaiera aldera Begiristainen obra bat jendaurrean antzeztea da helburua

2022·06·13


Inaxio Begiristain, alegiar idazle, antzerkigile, euskaltzale eta herriko hainbeste ekimenen bultzatzailearen jaiotzako 100. urteurrena ospatzen ari garen honetan, juxtu berak 1984an utzi gintueneko egunean, azkenaldian ematen ari diren zenbait pausuren berri eman nahi zaie herritarrei.

Batetik eta herriko kultur, kirol eta gizarte taldeekin, Kultur Batzordea zein Alegiako Udalarekin batera, bere 100. egunaren bueltan hainbat ekitaldi ari dira prestatzen. Eguna bera Irailaren 14an izango da eta lanean ari dira egun horretan Inaxioren figura gogoratzeko. (Zabalik daude ateak ekarpenik duenarentzat)

Bestalde, urteurrenaren harira Udal Kultur Batzordeak bultzatuta, Antzerki Talde berri bat osatu da herritarren artean eta urte bukaerarako Inaxio Begiristainen obra bat lantzen jardungo dira gero herrian bertan (oraindik data ezin da ziurtatu)  estreinatu ahal izateko.