Web edukia bistaratu
Gipuzkoako Futbol Federakuntzak antolaturiko ekitaldian jaso zuten saria taldeko ordezkariek
2022·06·14
Intxurreko gorengoen mailako emakumezko taldeak Kiroltasunaren Saria jaso zuen iragan ostiralean. Gipuzkoako Futbol Federakuntzak antolatuta, Tolosako Topic aretoan egin zen sari banaketa ekitaldian taldeko Uxue Balerdik eta Garazi Belokik jaso zuten saria. Behin ekitaldia amaituta, Zerkausian egindako luntx batekin borobildu zuten festa.