Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Kadete lehen eta bigarren mailako eta nagusien eta alebinen bigarren mailako gizonezkoak ariko dira finalaren bila

2022·06·15


Intxurreko pilotariek Gipuzkoako eta Ekialdeko lau t’erdiko txapelketetako eta Udaberri finalerdiak jokatuko dituzte datozen egunetan. Guztiak gizonezkoak. Bihar, kadeteen bigarren mailan, Colladok Oiartzunen jokatuko du Bertizen aurka Ekialdeko txapelketako finalerdia. Ostiralean, leku berean, Oiarbidek Oiartzungo Zalakain izango du aurkari Gipuzkoako txapelketako nagusien bigarren mailan. Azkenik, kadeteen lehen mailan, Intxurreko Muruak Ilunpeko Otaegiren aurka jokatuko du larunbatean Azpeitian. Alebinetan, Intxurrek Elorri pilotalekuan jokatuko du ostiralean 19:15ean Kukuren aurkako finalerdia.