Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Aste santuko mendi ginkana arrakastatsuaren ostean, Gazte Udalekuak egingo dituzte udan zehar

2022·06·16


2021ean hasi zen Alegiako Mendi Asanblada Mattin Gizarte Abenturarekin elkarlanean Alegiako gaztetxoen ekintzailetza eta parte hartzea bultzatzeko helburuarekin. Udalaren babesa izan dute prozesu horretan eta urrian eman zitzaion hasiera egitasmoari, hezitzaile bat kontratatu ostean.

Lehen ikasturte horren balantzea egiterakoan, proiektuak bere bidea egin duela adierazi dute Asanbladatik, nahiz eta hasieran Covidaren eraginak eta neurriek egoera dezente baldintzatu. Aste santuan antolatu zen lehen ekintza eta 50 pertsona inguru izan ziren mendi ginkana hartan.

Modu berean, hilero egin diren batzarretan gaztetxoen beharrak eta nahiak bildu eta aztertu dira eta berauek Udalera bideratu dira proiektuari esker eta horren isla izango dira, udan egingo diren Gazte Udalekuak.

Mendi Asanbladak Mattin Gizarte Abenturari eta Udalari eskerrak eman nahi dizkie egindako lanagatik eta emandako laguntzarengatik eta elkarlanean herria eraikitzen jarraitzeko itxaropena agertu du.