Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gaurko 36 eta biharko 39 graduko tenperatura maximoak aurreikusi ditu Euskalmetek gurean

2022·06·16


Gaur eta bihar alerta egoeran egongo gara beroa dela eta. Euskalmeten arabera, gaur 36 graduak harrapatuko ditugu eta alerta horia ezarri dute. Bihar litekeena da bihar 39 gradutara iristea eta alerta laranjan egongo gara. Horren aurrean, ohiko gomendioak eman dituzte agintariek:

-Ur asko edatea.

-Eguneko ordurik beroenetan ariketa fisikoa egitea ekiditea.

-Eguzkitan egon behar bada babesa erabiltzea.

-Haurrak eta adinekoak bereziki zaintzea.

Horrekin batera, sute arrisku handia dela eta arduraz jokatzea eskatzen da.