Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Parte hartzaileek motxila bana jaso dute opari modura azken saioa egin ostean

2022·06·16


 

Amaitu da Txintxarriak Martxanen 2021-2022 denboraldia. Osasun egoerak hobera egin ostean, ikasturteak aurrera egin ahala parte hartzeak ere gora egin du eta pixkanaka bada ere, lortu da berriz ere adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera eta elkarren arteko harremanak izatera bultzatzea helburu duen egitasmoak gutxieneko normaltasun bat berreskuratzea.

Aurtengo azken egunean ariketa ezberdinek egin dituzte eta ondoren, adinekoek hamaiketako batekin borobildu dute denboraldia. Gustura egon dira elkarrekin kontu kontari eta antolakuntzaren eskutik egitasmoaren ikurra duen telazko motxila bana jaso dute, ekimenean parte hartzeagatiko esker on modura.

Udazkenarekin batera itzuliko da Txintxarriak Martxan. 2022-2023 denboraldia erabateko normaltasuna berreskuratzeko urtea izatea aurreikusten da, adinekoen parte hartze kopuruek pandemia aurrekoak berdindu ahal izateko eta zergatik ez, ahal bada hobetzeko. Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaileei eta baita astero bolondres modura irteeretan lagundu duten eragileei ere.