Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Kultur etxean egin behar da eskaera neurria zehaztuz eta hamar euroko salneurria dute

2022·06·17


Alegiako Festa batzordeak prest ditu aurtengo jaietako kamisetak. Jaietarako bereziki prestatu den irudia eramango dute kamiseta horiek eta eskaerak egiteko epea ekainaren 20an irekiko da eta azken eguna ekainaren 30a izango da. Kamisetak nahi dituztenek kultur etxean egin beharko dute eskaera. Bertan, neurria ere zehaztu beharko da eta behin kamisetak prest daudenean, jasotzera pasa beharko da. Hamar euroko prezioa izango dute eta eskaera egiterako unean ordaindu beharko da.