Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Interesatuek udaletxeko gizarte zerbitzuetan aurkeztu beharko dituzte eskaerak

2022·06·20


Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek zabaldu dute 2022ko IMSERSOKO oporraldi programan izena emateko epea. Ekainaren 27a izango da izena emateko lehen eguna eta uztailaren 19an itxiko da. Programa horretan parte hartu nahi dutenek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

-Gizarte Segurantzako Sistemaren jubilazio pentsioduna izatea.

-55 urte edo gehiago izatea eta alarguntasun pentsioduna izatea.

-Beste pentsio moten edo/eta langabeziko prestazioen onuradun izatea, 60 urte beteta edo/eta gorakoa izanik.

-65 urte edo gehiagoko izan eta Gizarte Segurantzako sistemaren titular edo onuradun izatea.

Interesatuek Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Informazio gehiagorako 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke.