Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Uztaila amaierara bitartean astelehenero izango dituzte saioak izena eman duten 5 eta 10 urte bitarteko 18 haurrek

2022·06·21


Atzo jarri zen martxan Intxurre pilota taldeak antolaturiko udako pilota eskola. Ekaineko azken aste hauetan eta uztaila osoan zehar eskainiko da pilota eskola hori eta Intxurreko pilotariak izango dira gaztetxoekin lanean ariko direnak. Astelehen arratsaldeetan izango dira saioak eta guztira 5 eta 10 urte bitarteko 18 gaztetxok eman dute izena.