Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Kadete eta nagusien gizonezkoen mailetako partida bana jokatuko da Elorrin 19:00etatik aurrera

2022·06·23


Bi urtez jokatu ezinda egon ostean, bueltan da Alegiako Festetako pilota txapelketa. Bihar, ekainak 24, lehen finalerdiak jokatuko dira Elorri pilotalekuan 19:00etatik aurrera. Kadete eta nagusien gizonezkoen mailetako pilotariek hartuko dute parta eskuz binaka eta bigarren finalerdiak uztailaren 1ean jokatuko dira. Finalak uztailaren 15ean jokatuko dira, Alegiako jaien barruan.

Biharko lehen partida kadeteen mailakoa izango da. Bidezabalek eta Egañak Zestauren eta Intxurreko Iturriotzen aurka ariko dira. Bigarren partida nagusien mailakoa izango da eta Elolak eta Aizpuruk Alberdiren eta Ugartemendiaren aurka jokatuko dute.

Intxurrekoen finalak larunbatean

Larunbat goizean Intxurreko pilotarien hiru final jokatuko dira Elorri pilotalekuan. 10:30ean hasita, lehenik alebin mailako Udaberri txapelketako finala jokatuko dute Garaikoetxeak eta Leok, Eibarko bikotearen aurka. Jarraian, kadeteen bigarren mailan, Ekialdeko lau t’erdiko txapelketako finala izango Intxurreko Colladok Hernaniko Urdangarinen aurka. Azkenik, nagusien bigarren mailan, Intxurreko Oiarbidek Oiarpeko Etxabe izango du aurkari Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako finalean.