Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Emakumeek soilik izango dute talde horietan izena emateko aukera eta kultur etxean eman behar da

2022·06·24


Aurten ere Alegiako festetan gauez etxera laguntzeko zerbitzua eskainiko da Udalaren eta Eztanda talde feministaren arteko elkarlanari esker. Asteazken gauetik hasi eta larunbat gauera bitartean eskainiko da zerbitzua eta etxera laguntzen ariko diren talde horietan parte hartu nahi duten emakumeek ekainaren 27tik uztailaren 8ra eman ahal izango dute izena. Interesatuek kultur etxean bertan eman dezakete izena, 943 65 46 98 telefonora deituta edo kultura@alegia.eus helbidera idatzita.