Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Uztailaren 1etik 9ra bitartean antzerkia, musika eta kirola uztartuko dira

2022·06·27


Udaberriko kultur egitaraua amaituta, festak iritsi bitartean zubi lana egingo duen programa bat prestatu dute Kultura batzordeak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean. Uztailaren 1etik 9ra lau ekintza eskainiko dira antzerkia, musika eta kirola uztartuz.

Uztailaren 1ean, ostirala, Arteola taldeak ‘Frontona’ kale antzerkia eskainiko du 20:00etatik aurrera Kalebeherako parkean. Kultura herrigunera eraman eta kulturarekiko interesa eragiteko asmoz sortutako ikuskizun bat da Frontona, izenburuak iradokitzen duen bezala, ikuslea pilotaleku batean kokatzen duena.

Uztailaren 2an, larunbata, Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek kontzertu bat eskainiko dute 20:00etatik aurrera elizan.

Uztailaren 7an, osteguna, haurrentzako ‘Chef Nature’ antzerkia eskainiko da 19:00etan eskolako patioan. Markeliñe taldeak aire zabaleko jatetxe batean kokatuko ditu ikusleak, naturarekin konektatuz.

Azkenik, uztailaren 9an, larunbata, 3x3 Saskibaloi txapelketa jokatuko da eskolako patioan 9:00etatik 13:00era. Txapelketa hori infantil eta kadete mailetako gaztetxoentzat izango da.

Webgune honetako agenda atalean duzue ekitaldiei buruzko informazio zehatza.