Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gipuzkoako lau t’erdiko eta eskuz binakako Udaberri torneoetan lortu zuten finalak irabaztea

2022·06·28


Asteburu oparoa izan da Intxurreko pilotarientzat. Txapelketa ezberdinetako hiru final zituzten eta horietatik bi irabaztea lortu zuten. Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketan, gizonezko nagusien bigarren mailan, Intxurreko Oiarbidek txapela lortu zuen Oiarpeko Etxaberi 22 eta 18 irabazita. Eskuz binakako Udaberri txapelketan aldiz, gizonezkoen alebinen bigarren mailan, Garaikoetxeak eta Leok 16 eta 6 irabazi zieten Eibarko Amillategiri eta Gili, kasu horretan ere txapeldun geratuz.

Azkenik, lau t’erdiko Ekialde txapelketan gizonezkoen kadeteen bigarren mailan, Colladok ezin izan zuen finala irabazi. 22 eta 15 galdu zuen Hernaniko Urdangarinen aurka.