Web edukia bistaratu
Herritar ororentzat irekia izango da eta protokoloaren funtzionamenduaren inguruko azalpenak emango dira
2022·07·05
Aurten ere ‘Ez ezetz da’ kanpaina egingo da Alegiako jaietan. Eztanda talde feministak eta Udalak elkarlanean garatu duten sexu erasoen aurkako protokoloa indarrean izango da jaiek irauten duten bitartean eta protokoloaren nondik norakoak eta funtzionamendua azaltzeko, herritar guztientzat irekia izango den bilera informatibo bat egingo da uztailaren 7an, osteguna, 16:00etan kultur etxean.