Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
16:00etatik aurrera jokatuko da Larraitz auzoko plazan eta taldeko 20 euro ordaindu beharko dira

2022·07·06


Uztailaren 16an, larunbata, helduen 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da Alegiako jaien barruan. 16:00etan hasiko da txapelketa Larraitz auzoko plazan eta bertan parte hartu nahi duten taldeek zabalik dute izena emateko epea. elorri.aldapa@gmail.com helbidera taldearen izena eta partaideen datuak bidali ditzakete edo karteletako QR kodea eskaneatuz ere eman daiteke izena.

Talde bakoitzean bi federatu egongo dira, gehienez 20 taldek hartu ahal izango dute parte eta 2005era bitartean jaiotakoek hartu dezakete parte.

Sariei dagokienean, oparoak izango dira. Irabazleentzat 200 euro eta lau otordu izango dira Altzoko ostatuan. Bigarren sailkatuentzat, 100 euro eta lau otordu Orendaingo ostatuan. Hirugarrenek lau otordu izango dituzte Txintxarri jatetxean eta laugarrenek launa otordu Iskiña tabernan.

Elorri Aldapa da ekimen honen bultzatzailea eta herriko gazteak txapelketan parte hartzera animatu nahi ditu.