Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
18:30ean hasiko da eskolako patioan eta hiru bikoteren arteko lehia ikusi ahal izango da

2022·07·07


Uztailaren 17an, igandea, harrijasotzaileen Txintxarri Sariaren ekitaldi berri bat jokatuko da eskolako patioan. 18:30etik aurrera izango da lehia eta hiru bikote ariko dira nor baino nor. Aimar Irigoienek eta Paulo Azpiazuk osatuko dute lehena, Jokin Eizmendik eta Hodei Iruretagoiena Izeta IVak bigarrena eta Jon Unanue Goenatxo IIIak eta Mikel Lopetegi Urrak azkena. Lau harri ezberdinekin hiru minutuko txandak izango dituzte eta kilo gehien jasotzen duen bikoteak irabaziko du. Jaialdi berean, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez harrijasotzaileen erakustaldia ere izango da.