Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Uztailaren 14an 18:00etan jarriko da indarrean neurri hori eta 18 goizean normaltasunera itzuliko da zerbitzua

2022·07·11


Urtero bezala, Alegiako jaiek hainbat aldaketa eragingo dituzte trafikoan. Horien artean autobusen geralekuen aldaketa aipatu behar da. Uztailaren 14an, osteguna, 18:00etatik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Uztailaren 18an, astelehena, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du. Horrekin batera, festek irauten duten bitartean erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat.