Web edukia bistaratu
Uztailaren 14an, 15ean ,16an eta 17an kuboak 15:00etarako atera beharko dira
2022·07·11
Uztailaren 14tik 17ra jaiak izango dira Alegian. Hondakin bilketa ordutegiak aldaketa batzuk izango ditu. Egun horietan kuboak 15:00etarako atera beharko dira eta bilketa ordutegia 15:00etatik 17:00etara izango da. Egun bakoitzean ondoko frakzioa atera beharko da:
-Uztailak 14, osteguna: ontzi arinak.
-Uztailak 15, ostirala: organikoa.
-Uztailak 16, larunbata: errefusa.
-Uztailak 17, igandea: organikoa.
KARTOI KOMERTZIALA
Larunbat goizetan egiten den merkatarien kartoi komertzialaren bilketa uztailaren 15ean, ostirala, egingo da 15:00etatik 17:00etara. Beraz, kartoi komertziala ostiralean 15:00ak baino lehen atera beharko da.