2022·07·13
Bihartik igandera bitartean festa giroa izango da nagusi Alegian. 62 urteren ostean, uztailaren 2an azken kontzertua eskaini zuen Txintxarri abesbatzako kideek botako duten txupinazoak lau egunez luzatuko diren jaiei hasiera emango die. Arratsaldeko festa hasieraren ostean, gau partean Sutarri dantza taldearen emanaldia eta Joxe Mendizabalen erromeria izango dira hitzordu nagusiak. Hementxe duzue biharko egitaraua:
17:00. Haurren FUTBITOko “Santos Torneoa”ren finala frontoian.
18:30. BONBERENEA TXARANGA kalez kale ibiliko da.
19:00. TXUPINAZOA Txintxarri Abesbatzaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera jaien hasiera iragartzeko.
Ondoren HOLI FESTA.
21:00. ZAHAGIARDOA plazan.
22:00. SUTARRI dantza taldearen emanaldia plazan.
Ondoren, DANTZALDIA Joxe Mendizabalen eskutik.
Bulebarrean gaurtik
Gazteek antolatutako egitarauari gaur arratsaldean emango zaio hasiera Bulebarrean. Kuadrillen arteko herri kirolak izango dira 17:00etan eta 19:00etan ohiko sagardo dastaketa izango da. Zahagiardoaren ostean Soinuz blai taldearekin erromeria izango da eta goizaldera kaltzontzilo eta kulero lasterketa, karaokea eta gaupaseroen argazkia egingo dira.