Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Harri jasotzaileen XV. Txintxarri Saria bertan behera geratu da beroagatik

2022·07·17


Azken eguna zukutzen ari dira Alegiako jaiak. Gauerdian Txintxarria erre eta jaiei agur esan aurretik, izan da eta bada zertaz gozatua oraindik ere. Herriko txistularien kalejira bereziak eman dio hasiera azken egunari. Ohi bezala, herrian buelta bat eman dute eta batek baino gehiagok gosaria ere eskaini die. Eguerdian Demode Quartet taldearen kontzertua izan da eta ahots laukoteak abesti ezagunen bertsio ederrak eskaini ditu.

Arratsaldean apar festa izango da eskolako patioan eta beroaren eraginez bertan behera geratu da harrijasotzaileen Txintxarri saria.

Iluntzean eta gauean Gabenara taldearen erromeria izango da eta gauerdian Txintxarriak erre eta jaiak agurtuko ditugu. Azken ekitaldi horretara herritarrei txintxarriekin joateko deia egiten zaie.

Bulebarrean ere amaiera

Alegiako Txapela Txapelketa da aurtengo berrikuntzetako bat bulebarrean. Arratsaldean egingo da eta ondoren Alaitz Artolaren kontzertua izango da, gauean herriko bertsolarien ohiko saioarekin festak amaitu aurretik.