Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Azkenaldian tapoiekin uzten diren hainbat poltsa apurtuta agertu dira eta tapoiak inguruan sakabanatuta

2022·07·20


Osasun arazo larri ezberdinak dituzten haurren alde dirua biltzeko plastikozko tapoiak biltzen urteak daramazkigu Alegian. Pandemia garaian tapoiak utzi ahal izateko bihotz formako edukiontzi bat jarri zen elizaren atzeko aldean, jendeak tapoiak bertan uzteko. Bada, azkenaldian tapoiekin uzten diren hainbat poltsa apurtuta agertu dira eta tapoiak inguruan sakabanatuta. Ekimenaren bultzatzaileek horrelako jokabideak ekiditea eskatu dute, tapoiak kalean barreiatzen direlako eta inguruak zikin itxura ematen duelako. Beraz, tapoiak uzten dituztenei poltsetan txukun uzteko eskatzen zaie eta posible den neurrian, poltsak edukiontzi barruan hustea.