Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Bazkideek gimnasioa erabili ahal izango dute abuztuan txartela erabiliz

2022·07·22


Inaxio Begirisain Kirol eta Kultur Etxea itxita egongo da abuztuan oporrengatik. Horrenbestean, uztailaren 29a izango da zabalik egongo den azken eguna eta irailaren 1ean zabalduko ditu ateak. Beraz, liburutegitik oporretarako libururen bat hartu nahi dutenek, uztaileko azken astean izango dute aukera 16:30etik 19:30era.

Gimnasioa zabalik izango da abuztuan ere bazkideentzat. Txartelak erabiliz ohiko ordutegian erabili ahal izango da.